Haurdunaldi eta Erditze Konszientea

Gure ametsak maitasun sakonenaren inguruan garatzea eta gurasoekiko erakarpen indarraren bitartez bizitzara etortzea da haurdunaldi konszientea. Amaren obulazio garaian hasten da, bizitza berri baten proiektua garatzen eta forma ematen hasten garenean.

Garrantzi gehiegi ematen zaio haurraren inguruko prestaketari, hau da, erropa, logela, sehaska, laneko baja, oporraldiak etabarrak antolatzeari, izango denari aurre hartuz, eta apenas eskeintzen diogu denbora haurdunaldia eta nola ez haurraren bizitza oinarri sendo eta iraunkorrekin sortzeari.

Etapa hauek koszienteki bizitzea, obulazio eta haurdunaldiari bere denbora eskeintzea da. Argi DNA eta Arbasoen DNAn ezarrita dauden memorien lanketa egin eta bertan dauden gatazka eta estutasunen informazioa, ama izateari lotutako sinismenak, miñez erditzea, sakrifizioa, maitasun gabezia eta bizitza berria osotasunez izatea galarazten duten memoria guztiak disolbatzea. Ama eta haurtxoaren arteko lotura hain estua izango da zein, etorriko diren umeak, alaiak, indar eta osasunez beteak eta beren bizi xedearekin bat eginda egongo direla, jaio zireneko bizi gogoa mantenduz.