

"nornahi izan zaitezen"
"camina con un propósito"
Iturribide 8, 8. bulegoa, 20800 ZARAUTZ, Gipuzkoa Tel./ : +34 655726291(Txanda hartzea beharrezkoa) Email: irkuslorezaina@gmail.com
PLENAMA®
HAURDUNALDI KONTZIENTE BATERAKO OLIOA
Haurdunaldiak amaren eta haurraren behar esentzial guztiak kontuan har daitezen eskatzen du, fisikoak, pentsamenduzkoak, emozionalak eta espiritualak.
Plenamak® amaren eta umearen arteko hartuemana, komunikazioa eta lotura indartzen ditu. Azala goxotu eta elikatzeaz gain, amaren sabela haurrarentzat leku jasoa eta segurua bihurtzen du. Olio honekin haurdunaldia bion arteko kulunka atsegina, maitakorra eta kontzientea izatea lortzen da.
ORODAR®
MAITASUN DARDAR AMAIGABEA
Olio honek erro sakonak dituen maitasun mugagabearen jaiotza errazten du, erditzean behar dugun maitasun amaigabea. Mina baretzen du eta babesa eta lasaitasuna sortzen ditu, erditze kontzientea osotuz.
ZURE INTIMITATEAREN ZAINTZA
OroDar® gure sexualitatea eta azaleko sentzuak berreskuratzeko olioa da. Sentsibilitatea bere onera ekartzen du, intimitatea osotasunez bizitzeko ezinbestekoa. Harremanari benetako kontzientzia ematen dio. Berriro sentitzen laguntzen du.
OROTANTAK®
ZURE AZALAREN TRATAMENDU BIZIA
Gure azalean espirituaren, psiko-emozioen eta ingurumenaren eragina isladatzen da. Eragin hauek askatzeko beharrezkoa da memoriak irakurri eta argitara ekartzea.
OroTantak® azalari loreen argi ahalmena ematen dio, bizi energia onera ekarriz, ehunen osaketarako, zauriak eta mina baretuz eta azala onddoetatik, parasitoetatik, bakterioetatik, orbanetatik ea. garbituz. Elikatu eta pizten du, azala edertasunez eta biziaz betez.