Ezagutu nazazu:

Irkus Fernandez naiz, Lore Zaina. Hitz gutxitan nor naizen azalduko dizut.

Gogoan dut aitari Naturopata izan nahi nuela esan nionean, 6 urte nituen eta baziren bizpahiru urte gizon heldu haren kontsultara joaten giñela. Begietara begiratzen zidan, elikadura gomendioak eta senda belarrak ematen zizkidan eta nire osasuna berreskuratzen nuen. Nik ere osasun hobea izan zezaten lagundu nahi nien umeei!!

21 urterekin, Naturopatiako ikastaro bat egin nuen. 3 urte horietan teknika ezberdinetan formatzeko aukera izan nuen. Emozioekin lotutakoak izan ziren nire interesa gehien piztu zutenak, eta hala bide horri ekin nion.

2012. urtean Carmen Romanelli ezagutu nuen, Hirutasun Esentziak® eta bere Bat Izatearen Metodoaren® sortzailea. Metodologia berritzaile honekin maila guztietan lan egin daiteke, fisikoan, psikologikoan, emozionalean eta baita maila neurologikoan ere. Berarekin Esentzia eta Metodoaren filosofia eta praktikak burutu nituen, eta Kinesiología Educativa eta Aprendizaje Mejorado Conscientemente ikasketak ere. Azken ikasketa horietan bizitako esperientziak, txikitan eskolan izandako zailtasunak, eta egun zailtasun horiek nigan zuten eraginak zuzenduz, umeekin egiten nuen lana hausnartu eta ikuspegi berri honetatik egitea erabaki nuen.

Aurrerantzean nire nahia umeei beren garapenean laguntzea izan da, eskolan dituzten zailtasunei aurre egiteko beren gaitasunak indartuz. Horrela, dislexia, lateralitatea, jarrera arazoak… ez dira gehiago arazo izango.

Eskola publiko zein zentro pribatu ezberdinetan egon naiz extraeskolar gisa lanean, haurren hobekuntza nabarmena izan da, akademikoki eta jarrerari dagokionean.

Ezin dugu ahaztu, helduok ere ume izan giñela, eta izandako zailtasunak, nahiz eta lehen ez ziren orain beste aintzakotzat hartzen, gure egungo jarrera eta bizitza sentitu eta bizitzeko modua sortu zuten. Horregatik adin guztiak tratatzen ditut kontsultan.

Zergaitik Lore Zaina?

Esanahi ugariz beteriko metafora da Lore Zaina. Lorearen zainak, baina baita ere loreak zaintzen dituena.

Zainak, sustraiak, haziari hazten zaizkion lenengo atalak dira, landareari errotzen, indartzen eta sendo hazten lagunduko diotenak, atal bakoitza bere arteria nagusien bitartez elikatuko dutenak.

Landare eta zuhaitzek ezinbesteko dituzte loreak fruituak emateko eta azken hauetan gorderik daude hurrengo landareari bizitza emango dioten haziak.

 

Zaina ere bada zaindaria, prozesu bakoitza ezagutu eta hazia, landarea eta lorea zaintzen dituena.

Beraz, Lore Zaina zure prozesu guztien zaindaria da, loratzen lagunduko dizuna.