• Irkus

NERABEAK ETA BARNE MUNDUA

Jakina da nerabezaroa eraldaketa garaia dela. Nabarmenenak, agian, hormonen ondorioz sortutako aldaketa fisikoak dira. Izan ere, hilea, ahots aldaketa, hilekoa etb. Orduan hasten dira gugan.


Jarreran ere ematen dira aldaketak, bizitza ikusi eta sentitzeko modua aldatzen da. Mugimendu guzti hauek barnean ere mugimenduak sortzen dituzte, eta kudeatzen jakin beharra du nerabeak.


Nerabea bere autonomiaz ohartzen hasten da, eta geroz eta denbora gehiago igarotzen du lagunekin.


Askatasun grinak itsututa ez ditu arauak errespetatzen; guztiak bere aurka daudela pentsatzen du, menpean hartu nahi dituztela. Lehen ulertu eta babesa ematen zietenak orain bere etsaiak dira, lagunak dira orain familia. Ahaztu zaizkio bere sustraiak, ez du gogoratzen nork hazi duen, nork babestu eta hazteko behar izan dituen baliabideak nork eman dizkion.


Nerabeak ez daki mugak askatasunaren euskarri direla, eraikitzen ari den etorkizuna segurtasunez eutsiko dutenak.

Duen nahastea txukundu beharra dauka gazteak. Hormona eta aldaketa fisikoak, pentsatzeko modua, bere sentimenduak, eta bere jarreraren zergatia ulertzeak hainbeste desiratzen duen askatasunera eramango du.


Bere etorkizuna sortzeko beharrezkoak dituzten ezaugarriak emango dizkio Esencias Triunidad® bakoitzak, konfiantza, heldutasuna, ausardia, hormonen arteko oreka, muga-arauak ulertu eta onartzea…


· Autoestimu – konfiantza · Psikologiko zein emozionalak

· Hormonalak · Jarrera arazoak

· Arazo fisikoak · Bestelakoak…

132 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo